Un blog de viajes - Travellerspoint

This blog is published chronologically. Go straight to the most recent post.

Bidaiaren hasiera!!!!

sunny 23 °C

Bi egun falta dira aurten egingo dudan txangoari hasiera emateko!!!!!. Azkeneko egunak okerrenak dira, burua bueltaka zer eraman behar dudan, zer utzi, dena ondo antolatu......ufffff!!!!!. Zelako gogoak joateko eta abentura berri batekin hasteko!!!!. Espero det dena ondo joatea!!!!

Publicado por XABIER RAMON 9:24 Comentarios (9)

Parisen egun batzuk pasatzen!!!

sunny 21 °C

Gonza eta Audre-ren etxean pasako ditut egunak Montrealera hegazkina hartu arte. Parisetik 50km-tara dagoen herrixka lasai baten (Bray) biziko naiz, behar dudan lasaitasuna berreskuratzeko!!!. Hemendik Parisera mugituko gera eta astelehenean Eurodisneyra goaz. Atzo Parisen egon ginen kontzertu batzuk ikusten ta Jatetxe Libanes batetan afaria hartu genuen. Eta gaur Hindu batetan bazkaldu ta bizikletan buelta bat eman degu Gonzaren lagun batekin!!!. Egun borobilak benetan!!!.

Publicado por XABIER RAMON 11:03 Publicado en Francia Comentarios (0)

Eurodisney

sunny 28 °C

Nahiz eta kriston beroa egin eta kriston jendetza egon primeran pasa dugu. Egun guztia tontakeriak egiten eta esaten. Umeak baino umeago!!!. Bihar goizean Gonzak aireportuan utzi ta eguerdian hegazkina hartuko dut beste kontinente baten bila!!!!

Publicado por XABIER RAMON 13:46 Publicado en Francia Comentarios (2)

Montreal!!!!

sunny 24 °C

Eguna ez da batere ondo hasi!!!!. Gonzak aireportuan goizeko 9tan utzi nau eta check-ina egiterakoan lau orduko atzerapena dudala esan didate. Aduanatik pasa eta bapatean skanerretik motxila pasa ondoren nire txartela galdu egin da. Bi langilerekin bila ibili gara eta azkenean makinaren azpikaldean agertu da, eskerrak!!!!. Gero dena hobetzen joan da, bazkari bat doainik eman digute gehiegi ez haserretzeko eta ondoren IKEAk prestatutako logela batzuk doanik probatzeko aukera eman digute. 30 minutuko siesta bat botatzeko. Itzela!!!!. Hegaldia putada bat izan da ze bi pertsonen artean tokatu zait erdiko pasiloan eta leku gutxi izatearekin batera ezin izan dut ezer ikusi leihotik. Eskerrak hiru pelikula ikusteko aukera izan dudala eta bazkaltzeko ardo pare batekin azkarrago pasa zaizkit orduak. Montrealen dena borobil atera da, aduana tita pasa, motxila hartu, autobusa sarreran itxoiten eta oinez bost minututan iritsi naiz alberguera. Hotel baten katakunbetan sartuta gaude baino beti alde positiboa begiratu behar, alde zaharrean dagoela, hirigunean.

Publicado por XABIER RAMON 16:01 Publicado en Canadá Comentarios (1)

Bizikleta eguna!!!!

sunny 28 °C

Atzoko ordutegi aldaketarekin gaur goizeko seitan jeikita nengoen. Eguzkia iada ateratzen zegoen eta herria ezagutzeko bizikleta bat alokatzea pentsatu dut. Hemen ere, hirian zehar mugitzeko bizikleta pilo bat daude eta egun osorako alokatzea erabaki det ( 7 dolar ). Portu aldera jeitsi naiz ibaiaren bidegorria egiteko asmoarekin eta ordu hauetan kirola egiten dagoen jendetzarekin flipatu det!!!. Ibilbide ezberdinak daude hirian zehar eta hiritik kanpo eta nahiz bizikletan nahiz korrika egiteko ohitura handia dagoela ikusteko aukera izan dut. Kotxeak ere oso kontzientziaturik daude bizikletekin ete errespetu handiarekin gidatu eta itxaroten dituzte. Goizeko 10ak arte ez dut gosaldu ze herriaren leku ezberdinak ezagutzen egon naiz eta merkatua aurkitu dudanean bertan geratu naiz gosaltzen. Hiriak bi uharte ditu eta hauek gaur ere bizikletarekin ezagutu ditut. Piszina bat aurkitu dut eta bihar Montrealeko mendira igo ondoren horra joango naiz erlaxatzera!!!.

Azkenean atsaldeko bostak arte leku batetik bestera gelditu gabe, beno, eguerdian hamaka bat aurkitu dut uhartetako batetan eta siesta earra bota det. Gehien flipatu dudana artifiziala den uharte batekin izan da, bertan Casinoa, barruko ondartza bat eta GP-ko zirkuitoa daude. Urte osoan irekita dago eta jende guztia joaten da bertara oinez, bizikletaz, patinekin edo kotxez ibiltzeko.Merkatura joan naiz, janaria erosi eta alberguera etorri naiz eguna homenaje batekin amaitzeko, jeje. Merkatuan hemengo txuleta oso merke aurkitu det eta orain afaltzeko tomate ensalada batekin lagunduko det. Iuhhh!!!!.

Publicado por XABIER RAMON 16:19 Publicado en Canadá Comentarios (3)

(Entradas 1 - 5 de 11) Página [1] 2 3 »